Kuadrillategirako begiraleak behar dira

Og, 2015-09-10 09:15

Asteko lanaldia sei ordukoa da, eta ikasturtea urriaren 2an hasiko da

Kuadrillategi egitasmoak Lezoko gazteekin aritzeko hezitzaileak behar ditu. Asteko lanaldia sei ordukoa da. Interesatuek curriculumak bidali behar dituzte zerbitzuak@ttakun.com posta helbidera. Informazio gehiago eskatzeko edota edozein zalantza argitzeko 943 360833 telefono zenbakira dei dezakete.

Ikasturte berria
Urriaren 2an hasiko da. Matrikulazio epea irailaren 23an itxiko da, eta aste horretan bertan, Kuadrillategiko arduradunek bisitak egingo dituzte ikastetxe ezberdinetara. Egitasmoa Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzenduta dago.

Bertan parte hartzeko interesa daukaten gazteek ikastetxeetan jarriko diren esku-orriak bete eta bertan izango diren postontzietan utzi beharko dituzte.
 

Arloa edo saila