Gaur hasiko dira festak. Gora Santakrutzak!!!

Or, 2015-09-11 12:17

Udalak jai egitaraua jasotzen duen app-a sortu du, herritarren eskura dagoena

Ordu batzuk baino ez dira geratzen Santakrutzei hasiera emateko, eta dena prest dago jaiei hasiera emango dien ekitaldi nagusirako: Alkate Txikien pregoia, txupinazoa eta Murixkako dantzarien agurra. 19:00etan izango da. Ordu horretan udaletxeko balkoian izango dira Eñaut Alvarez Ansorena eta Araitz Hernández Tolosa Alkate Txikiak.

Udalak, lehen aldiz, egitaraua jasotzen duen app-a sortu du: Lezo jaietan –loturan klikatuta deskarga daiteke–. Jarraian zehazten den informazioa eskaintzen du: Santakrutz jai egitaraua egunez egun; egitarauan agertzen diren ekintzen kokapen fisikoa Lezoko mapan kokatuta; eta Lezoko web gunean agertzen diren berriak.

Gaurko egitaraua


Arloa edo saila