Santakrutz eguna, jaietako egun handia

Al, 2015-09-14 07:33

Lagun koadrilen arteko bazkariak izango dira protagonista

Santakrutz eguna ospatuko da gaur Lezon, jaietako egun handia. Ohiturari jarraiki, lagun koadrilen arteko bazkariak izango dira protagonista nagusiak. Hiru izango dira: Lezoko Irrizaleena, Markesenean; Tartekoena, Karlos Saldise plazan, eta Arrantzaleena, Bekoerrota kiroldegian. Lehenengo biak 14:30ean hasiko dira, eta azkena, 15:00etan.

Kirolak ere izango du bere tartea. Goizean, herri kirolen erakustaldia izango da Gurutze Santuaren plazan (12:00). Arratsaldean, berriz, Josetxo Etxandi Pilota Txapelketako afizionatuen finalak jokatuko dira Bekoerrota kiroldegiko frontoian (17:00).

Egitarau osoa:
 

Arloa edo saila