Munduko ipuin kontalariak

Az, 2016-05-25 08:42

Osteguna, maiatzak 26, munduko ipuinez gozatzeko aukera izango da Lezoko Institutuan eta Andreone Liburutegian

Datorren ostegunean, maiatzak 26, munduko leku ezberdinetako ipuin kontalariak egongo dira Lezon. Hitzorduak, 14.30ean Lezoko Institutuan eta 17.30ean Andreone liburutegian izango dira.

Lezoko Institutuan, Samuel Mountoumnjouen (Kamerun), Agnes Agbotonen (Benin) eta Alekosen (Kolonbia) txanda izango da. Andreone Liburutegian, aldiz, Samuel Mountomnjouen eta Maider Galarzaren ipuinez gozatzeko aukera eskainiko da.

Kontakizunen bidez kultura desberdinak sentitu eta ezagutu ahal izango dira. Hizlari bakoitzak nortasun propioa du eta hitza ardatz izanik istorio ederrak ekarriko dituzte Lezora. Herritarrak hitzorduetara animatu nahi dira, kontakizun ezin hobeak entzuteko parada izango da eta. 

Arloa edo saila