Ipuin-kontaketa saioak, urriaren 16tik aurrera

Al, 2013-09-30 09:17

Zazpi saioa izango dira; guztiak asteazkenetan udal liburutegian 18:30ean

Lezoko Udal liburutegian udazkeneko ipuin-kontaketa saioak antolatu dituzte. Guztira zazpi saioa izango dira: lehena, urriaren 16an, eta azkena, azaroaren 27an. Lau eta zazpi urte arteko umeei zuzendutakoak izango dira, eta guztiak arratsaldeko 18:30ean hasiko dira, udal liburutegian. Era berean, saio guztiak asteazkenetan izango dira.

Ipuin-kontaketa zikloa Pello Añorgak estreinatuko du, Botila bete kontu kontakizunarekin. Haren ondotik, beste sei kontalari entzuteko aukera izango da. Hauxe da Udazkeneko ipuin-kontalarien egutegia:

  • Urriak 23, Ixabel Millet: Kamishibai blai
  • Urriak 30, Xalto pailazoa. Amets gaiztoari, Txinbalon
  • Azaroak 6, Lupe Lekuona. Animalien ipuinak
  • Azaroak 13, Maite Franko. Mundipurdiko ipuinak
  • Azaroak 20, Aritz Gorrotxategi. Liburuek badituzte gurpilak
  • Azaroak 27, Mikel Susperregi.Fraxkitoren errepertoyo galdua
Arloa edo saila