Ipuin-kontaketa saioa Xalto pailazoarekin

Al, 2013-10-28 09:41

Udal liburutegian izango da, asteazkenean, 18:30etatik aurrera

Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen du, eta asteazkenean hirugarren saioaren txanda izango da. Xalto pailazoaren emanaldia izango da, 18:30etatik aurrera. Amets gaiztoari, Txinbalonizeneko ipuina entzuteko aukera izango dute Udal liburutegira gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da–.

Datorren asteazkenean izango da laugarrena. Egun horretan Lupe Lekuonak Animalien ipuinakkontakizuna eskainiko du.

Arloa edo saila