Ipuin-kontaketa saioa Lur Kortarekin

Al, 2014-11-10 13:00

Udal liburutegian izango da, asteazkenean, hilak 12, 18:15etatik aurrera

Lezoko Udal Liburutegiak antolatu dituen udazkeneko ipuin-kontaketa saioak jarraitzen dute, eta asteazkenean bosgarren saioaren txanda izango da. Lur Korta izango da liburutegian 18:15etatik aurrera, eta bertara gerturatzen diren neska-mutilek –lau eta zazpi urte artekoei zuzendutakoa da– Aurorita beti polita izeneko ipuina entzuteko aukera izango dute.

Azaroaren 19an izango da seigarren saioa. Egun horretan Lupe Lekuonak Untxitxo txuria ipuina kontatuko du.

Arloa edo saila