“Alter ero”, literatura solasaldian

Og, 2015-09-24 10:00

Izena eman eta liburua jasotzeko azkeneko eguna irailaren 30a da

Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, urriaren 21ean uda osteko euskarazko lehen literatur solasaldia egingo da. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, liburutegian bertan.

Bertol Arrietaren Alter ero liburuaren inguruko solasaldia izango da egun horretan, eta Ane Mayozek egingo ditu dinamizatzaile lanak.

Bertan parte hartu nahi dutenek irailaren 30a arteko epea izango dute izena eman eta liburua jasotzeko.
 

Arloa edo saila