"Stoner", literatura solasaldian

Al, 2015-11-16 08:57

Bihar, azaroak 17, egingo da, 18:30etatik 20:00etara Udal Liburutegian, gazteleraz

Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, bihar, asteartea hilak 17, literatura solasaldia egingo da. Hitzordua arratsaldeko 18:30ean da, liburutegian bertan.

John Williams-en Stoner liburuaren inguruko solasaldia izango da, eta Javier Minak egingo ditu dinamizatzaile lanak. Gazteleraz izango da.

Urteko azkenekoa, euskaraz
2015 urteko literatura solasaldien zikloa abenduaren 16an amaituko da. Egun horretan Lourdes Oñederraren Intemperies (bebes bila) liburuaren ingurukoa izango da.
 

Arloa edo saila