“Sumisión” literatur solasaldian

Ar, 2016-02-23 08:32

Martxoaren 22an izango da, eta otsailaren 29a da izena eman eta liburua jasotzen azken eguna

Lezoko Udal Liburutegiak antolatuta, gaztelerazko bigarren literatur solasaldia izango da martxoaren 22an. Solasaldia, ohikoa den moduan, liburutegian bertan izango da 18:30etatik aurrera.

Egun horretan, Michel Houellebecq-en “Sumisión” liburua izango dute solaskideek hizpide. Gazstelerazko literatura solasaldi guztietan bezala, Javier Minak egingo ditu gidari lanak.

Solasaldian parte hartu nahi dutenek, otsailaren 29a dute izena eman eta liburua jasotzeko azken eguna.
 

Arloa edo saila