Ohiko Udalbatza, asteazkenean 19:30ean

Or, 2013-05-24 14:19

Ohiko Osoko Bilkura ospatuko da, maiatzaren 29an asteazkena, arratsaldeko 19:30ean Biltzar Areto Nagusian.

GAI ZERRENDA


1. Egoki irudituz gero, 2013ko  apirilaren 11ean ospatutako osoko bilkurako akta onartzea.

2. Lezoko udala Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko kide izateko izendapen proposamena (2013H0490001).

3. Diktamina, zergaren subjetu pasiboaren ohiko bizileku edo errenta bidez edo erabilera-lagapenez beste hirugarren baten bizileku ez diren ondasun higiezinei buruzko zergaren kuotari ezarritako %150 errekargua indargabetzekoa (2013KO290002)

4. Diktamina, 2013ko Ordenanta Fiskalen aldaketa: Jardueren ikuskaritzarena (2013KO290003)

5. 2012ko Udal Kontu orokorraren behin betiko onarpenaren proposamena (2013KO080001).

6. Kontu ematea, alkateak egindako aurrekontu aldaketarena (2013KO040001, 2013KO030004 eta 2013KO090002).

7. Mozioa, Bildu udal taldeak aurkeztutakoa, Onkologikoa, Osakidetzan, Osasun Publikoaren Sisteman, sartzekoarena (2013ALO50010)

8. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, Herri kurduarekin elkartasuna (2013ALO50008)

9. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, “LOMCE” delako “Hezkuntzare kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa”ren proiektoa dela eta (2013ALO50011)

10. Mozioa, EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutakoa, Donostiako onkologikoaren inguruan (2013AL050012)

11. Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.

12. Galde-eskeak.

 

Arloa edo saila