Uztailaren 10ean, Udal Liburutegia itxita

Al, 2013-07-08 09:18

Hurrengo egunean berriro zabalduko da, udako ohiko ordutegian

Lezoko Andreone Udal Liburutegia itxita egongo da datorren asteazkenean, uztailaren 10ean, aurreko astean bezala. Hurrengo egunean, uztailaren 11n, zabalik egongo da udako ohiko ordutegian: astelehenean, 10:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara, eta astearte eta asteazkenean, 10:00etatik 13:00etara.

Ordutegi hori abuztuaren 4ra arte egongo da; abuztuaren 5etik irailaren 8ra, berriz, beste hau: astelehenean, 9:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta astearte eta asteazkenean, 9:00etatik 13:00etara.

Arloa edo saila