Udalak estandarrak eta baldintza teknikoak onartu ditu fakturak jaso eta bidaltzeko
Ahalik eta kudeaketa eraginkorrena lortu nahian baliabideak era egokienean erabiliz, Lezoko Udalak faktura elektronikoak egin eta bidali behar dizkioten guztientzat estandarrak onartu, baldintza tekniko uniformeak ezarri, eta bidalketa egiteko prozedurak eta horretarako beharrezkoak diren zehaztapenak finkatu ditu dekretu bidez.
Faktura elektronikoak “Facturae” formatua izan behar dute –www.udalgida.net helbidean kontsulta daitezke formatuaren ezaugarriak–. Faktura elektronikoak bidaltzeko prozedurak, berriz, bi dira:
- Fakturazio elektronikoaren web zerbitzura deituz –URL helbidea Udalgida web orrialdean argitaratuko da–.
- udal_fakturaelektronikoak@gipuzkoa.net helbide elektronikora bidaliz
Dekretua ikusgai dago.