Asteartean, Tokiko Gobernu Batzarra

Og, 2013-12-05 17:35

Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan

Datorren asteartean, hilak 10, Tokiko Gobernu Batzar Ohikoa egiteko deialdia luzatu du Lezoko Udalak. Goizeko 8:00etan hasiko da, Gobernu Batzar aretoan.

Eguneko gai zerrenda puntu hauek osatzen dute:

  1. Akta onartzea. Egoki irudituz gero, 2013ko azaroaren 26an egindako bilkurako akta onartzea.
  2. Idazkaritza. Lezoko udalaren kontratazio publikoetan txertatu beharreko hizkuntza baldintzak onartzeko 2013ko urtarrilaren 22an Tokiko Gobernui Batzordeak hartutako erabakia bertan behera uzteko proposamena.
  3. Gizarte Zerbitzuak. Aiton Bordako tabernaren esleipedunak aurkeztutako eskaera onartzeko proposamena.
  4. Kultura. 2014. Urteko udalekuak eta ludotekaren kudeaketa zerbitzua kontratatzeko eta esleitzeko proposamena.
  5. Kirolak. 2013. Urteko aurrekontuarik dagokion Lezoko Kirol Entitateen egiturak eta ohiko jarduera garatzeko diru-laguntza banatzeko proposamena.
  6. Alkatetza eta delegatuak. Alkatearen erabakien kontu ematea.
  7. Galde-eskeak.
Arloa edo saila