Bi margolari kontratatzeko deialdia

Ar, 2014-02-04 09:48

Izena emateko azkeneko eguna otsailaren 10a da

Lezoko Udalak herri mantenuko pintaketa lanak egiteko bi margolari kontratatuko ditu. Bost hilabeterako bi kontratu eskaintzen dira; lehenengo mailako eta hirugarren mailako ofizial gisa. Lanaldia astelehenetik ostiralera da, 7:15etatik 14:15etara.

Izena emateko epea otsailaren 10ean amaitzen da, eguerdiko 14:00etan, eta Oarsoaldea Garapen Agentziak Errenteriako Olibet kaleko 5. zenbakian duen bulegoan egin behar da 9:00ak eta 14:00ak bitartean. Interesatuek jarraian zehazten diren baldintzak bete behar dituzte:

  • Langabezian egotea izen-ematea egiteko momentuan.
  • Lanbiden alta emanda izatea.
  • Hamabi hilabeteko lan eskarmentua izatea lanpostu berean, edo-eta formazio arautua edo okupazionala izatea.
  • Lezon erronldatua egotea.

Era berean, baloratuko da:

  • Euskaraz hitz egiten jakitea.
  • B  karneta izatea.
  • Emakume izatea.
Arloa edo saila