Galdutako objektuak, web orrialdean

Or, 2014-02-07 13:33

Udaltzaingoan jasotzen diren objektu galduen zerrenda eguneratua eskainiko da gaurtik aurrera

Lezoko Udaleko webguneak udalerrian galdutako objektuen berri emango du gaurtik aurrera. Udaltzaingoaren bulegoan –Gurutze Santuaren plaza, 1– jasotzen diren objektuen zerrenda eguneratua eskainiko da webgunean, eta hartara, inork objekturen bat galduko balu, bertan kontsultatzeko aukera izango du bulegora joan beharrik gabe.

Era berean, hilean behin zerrenda argitaratuko da Udaleko wegbunearen homean.

Objektuak jasotzeko

Udalerrian galdu eta Udaltzaingoaren bulegoan entregatutako objektuen jabeek bertatik pasa behar dute objektua berreskuratzera.  

Arloa edo saila