Elorrioko Udalaren adierazpenarekin bat eginda

Og, 2014-02-13 13:54

BILDUk eta EAJk Arkaitz Bellonen heriotzaren inguruko mozioa onartu dute

BILDUko sei eta EAJko bi zinegotzien –PSE-EEko zinegotziak ez du bilkuran parte hartu– aldeko botoekin onartu da Elorrioko Udalak Arkaitz Bellonen heriotzaren inguruko adierazpen instituzionalarekin bat egiteko aurkeztutako mozioa. Aurrez, deialdiaren urgentzia berretsi da.

BILDUko eta EAJko udal taldeek aurkeztutako mozioan, besteak beste, Cadizko espetxean hilda agertu zen gaztearen familiaren saminarekin bat egiten da, elkartasuna adieraziz; irmoki eskatze da heriotzaren zergatiak berehala argitzea; salbuespeneko espetxe politikarekin eta sakabanaketarekin amaitzea aldarrikatzen da; edo-eta, eskubide guztien alde lana egiten duten agenteen artean bat egitea proposatzen da, sufrimenduaren soka luzearekin amaitzeko.

Hemen irakur dezakezue mozioa bere osotasunean. 

Arloa edo saila