Berdintasun Plana, bilera atzeratu da

Az, 2014-03-19 09:30

Astebetez atzeratu da herritarrekin egin beharreko bilera; martxoaren 31n egingo da 18:30ean Kultur Aretoan

Atzo iragarri genuen II. Berdintasun Planaren harira herritarrekin egin behar dugun bilera datorren astelehenean, hilak 24, egingo zela. Bada, agenda arazoak tarteko, bilera astebetez atzeratuko da. Beraz, datorren martxoaren 31n egingo da, 18:30ean Kultur Aretoan.

Bileran –gutxienez beste bi egingo dituzte herritarrekin– puntu hauek jorratuko dituzte: orain arte Lezon berdintasunaren inguruan egin den bidearen inguruan hausnartzea eta eztabaidatzea; datozen urtetan Lezon, berdintasunaren eremuan egin beharreko lanaren inguruko proposamenak egitea (helburuak eta ekintzak); herritarren egitura baten sorreraren inguruan hausnartzea (izaera, funtzioak, antolamendua…); eta II. Berdintasun Planaren zirriborroa kontrastatzea.

Lezoko Udaletik herritarrak animatu dituzte bileran parte hartzera. “Norbanakoak eta elkarteak, guztiak daude gonbidatuta, eta guztien iritziak dira interesgarri, edozein esparrutakoak izanda ere”.

Gaur politikariekin

Plana diseinatzeko, udaleteko teknikariekin egin dute lehenengo bilera. Eta gur, politikariein elkartuko dira arratsaeko 19:00etan.

 

Arloa edo saila