Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian
Ainhoa ZabaloLoiarte alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 25, ohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 19:30etatik aurrera
Gai zerrendak hamaika puntu jasotzen ditu:
- Egoki irudituz gero, 2014ko maiatzaren 29an eta uztailaren 24an egindako osko bilkuretako aktak onartzea.
- Eneko Lartige Zabaleku zinegotziaren errenuntziaren kontu ematea.
- Proposamena: Organu Kolegiatuetan Korporazioaren ordezkari berria izendatzea.
- Proposamena: Bake Epailea eta ordezkoa izendatzea.
- Kontu ematea alkateak egindako aurrekontu aldaketan.
- Kontuhartzailearen txostena.
- Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, alkateen aukeraketa zuzenerako proposamenaren ingurukoa.
- Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Kutxaren izaera publikoa eta soziala bermatzekoaren ingurukoa.
- Bildu Udal taldeak aurkeztutako mozioa, Eskoziar herriaren ingurukoa.
- Alkatearen, Organo Kolegiatuetako udal-ordezkarien eta Delegatuen txostenak.
- Galde-eskaerak.
Arloa edo saila