Arratsaldeko 19:30ean hasiko da, udaletxeko Areto Nagusian
Ainhoa Zabalo Loiarte alkateak deituta, datorren ostegunean, hilak 30, ezohiko osoko bilkura egingo da Lezoko udaletxeko Areto Nagusian 19:30etatik aurrera.
Gai zerrendak bost puntu jasotzen ditu:
- 2015. ekitaldirako Ordenantza Fiskalak onartzeko diktamina.
- Oarsotek, S.L. enpresaren Kapital zabalkuntza onartzeko diktamina.
- Zinegotzi karguari uko egitearen berri ematea.
- Foru Aldundiaren eta Lezko Udalaren arteko Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren hitzarmen berria onartzeko diktamina.
- BILDU eta EAJ udal taldeak aurkeztutako mozioa: Konstituzio Auzitegiak Kataluniako kontsulta bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruzkoa.
Arloa edo saila