Larunbatean, bigarren eskuko azoka

Az, 2015-01-14 09:41

Karlos Saldise plazan izango da, goizeko 10:00etatik 14:00etara

Larunbatean, hilak 17, Bigarren Eskuko Azoka egingo da Karlos Saldise plazan goizeko 10:00etatik 14:00etara. Bertan bigarren eskuko objektuak erosteko aukera izango da: bitxiak, arropa eta oinetakoak, diskoak, liburuak, haurrentzako jolasak, eta abar.

Erosteko bezalaxe, herritar orok du erabilitako objektu eta bestelakoak saltzeko aukera. Udaletxeko 943 52 46 50 telefonora deituta eskuratu daiteke, doan, postua jartzeko baimena.

Programazioari dagokionez, giroa animatzeko, herri dantzen tailerra izango da 11:30etatik aurrera. Familia giroan egingo da, eta herrialde ezberdinetako dantzak ikasteko aukera izango da. 
 

Arloa edo saila