ASGICER elkartea Lezon egon da

Or, 2021-09-17 10:55

ASGICER, Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartea Lezon egon da azken egunetan. Gaixotasun hau sufritzen dutenei eta beraien familiei laguntzeko diru bilketa egin zuten.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea, herrira ongi etorria eman eta udalaren elkartasuna eta laguntza adierazi zien. Beraien lana txalotzekoa dela ere adierazi zien.

Boluntario bezala parte hartu nahi izan zuen herritar orok, laguntza emateko aukera izan zuten. Laister arte!

Arloa edo saila