Azaroaren 25ean, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, azaroak 25, Tokiko Gobernu Batzordea egingo da, goizeko 9:00tan, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai-zerrenda:

  1. Egoki irudituz gero, 2019ko azaroaren 11n egindako bilkurako akta onartzea
  2. Aizkorri 6 behean dagoen lokalean denda, biltegi eta garaje jarduerak gauzatzeko obra eta jarduera baimena emateko proposamena. 
  3. “HIE 12 (7. poligonoa zena) eremuko lurren nahitaezko lagapena formalizatzeko espedientea" izeneko dokumentua behin-behinean onartzeko proposamena. 
  4. Hezikuntza Guraso Elkartearekin 2019-2020 ikasturteko eskola kiroleko programa gauzatzeko lankidetza hitzarmena sinatzeko proposamena
  5. Aiton Borda tabernaren ustiatzaileak 2019ko abenduaren 25ean eta 2020ko urtarrilaren 1ean taberna ixteko egin duen eskaera onartzeko proposamena
  6. Etxez etxeko laguntza zerbitzua emateko proposamena
  7. Kokatu programa aurrera eramateko laguntza teknikoa emateko eta proiektua gauzatzeko Oarsoaldea S.A.ri eskualdeko garapen agentziari mandatu egiteko proposamena
  8. 2020. urteko lan egutegi orokorra onartzeko proposamena
  9. Udal langile batek eskatutako borondatezko lan eszedentzia ontzat hartzeko proposamena
  10. Alkatearen erabakien kontu ematea
  11. Galde eskeak
Arloa edo saila