Bihartik aurrera zabalik egongo dira haur jolastokiak

Og, 2020-06-18 16:00

Erabiltzaileen osasuna eta segurtasuna bermatze aldera, parkeak egunean bi aldiz desinfektatuko direla jakinarazi du Udalak.

Edozein kasutan, jolas espazio horietan ere erantzunkidetasunez eta arduraz jokatzeko deia luzatu du Udalak, atzera pausorik eman behar ez dezagun.

Bihartik aurrera EAEn “normaltasun berria” deritzona estreinatuko dugu, hau da, amaitutzat emango da osasun larrialdi egoera, nahiz eta, aurrerantzean ere, ezinbestekoa izaten jarraituko du osasun eta segurtasun neurriak bete eta errespetatzen jarraitzea.

Normaltasun berriarekin, baina, zabalik geldituko dira, bihartik aurrera, Lezoko haur jolastokiak. Horiek itxita mantendu dira orain arte infekzio-foku zirelakoan, baina bihartik aurrera, haurrek berriro gozatu ahal izango dute txirristez, zabuez edota bestelako jolasez. Espazio horiek guztiak, gainera, egunean bitan desinfektatuko dira erabiltzaile guztien segurtasuna eta osasuna bermatzeko.

Edozein kasutan, horri lotuta, jolastokietan erantzunkidetasunez eta arduraz jokatzeko deia luzatu du Udalak, jende pilaketak saihestuz, eskuak maiz garbituz eta ahal den neurrian, segurtasun distantziak errespetatuz. 

Arloa edo saila