Inauteriak direla eta, tabernen ordutegia luzatu egingo da

Ar, 2020-02-25 09:13

Inauteriak direla eta, Lezoko tabernak ixteko ordutegia 2 orduz luzatu da datorren otsailaren 21etik 22ra eta 22tik 23ra indarrean dagoen legediak establezimenduari dagokion mailari ezarritakoaren arabera. Beraz itxiera gehienez goizeko 04:30tan izango da (Sotxo eta Txingurri tabernak izan ezik, hauek, 06:00ak arte).

Ordutegi zabaltze honek ez du eraginik izango terrazekiko. Hauek araututako ordutegian erretiratu beharko dira.  Jakinarazten da legeak zehazturiko gehienezko soinu maila errespetatu beharko dela.

Tabernen jabe guztiei gogorarazi indarrean dagoen legediaren arabera derrigorrean beti ikusgai eduki behar dituztela bai kanpoaldean bai barruan Eusko Jaurlaritzak ezarritako establezimenduaren irekiera eta itxiera ordutegiak urte guztian zehar dagokien mailaren arabera.

Arloa edo saila