Irailaren 30ean, astelehena, Tokiko Gobernu Batzordea

Goizeko 9:00etan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan

Datorren astelehenean, irailaren 30a, Tokiko Gobernu Batzordea egiteko deialdia luzatu du Jesus Maria Martiarena Jaca alkateak. Goizeko 9:00tan hasiko da, Gobernu Batzar Aretoan.

Gai zerrenda:

  1. Tokiko Gobernu Batzordearen eraketa eta funtzionamendua
  2. Udalari eskainitako erregistroko 255 finka zenbakia (katastroko 01-136) duen lurzatiaren %80a erosteko proposamena
  3. Gizarte zerbitzuen arloan jarduerak garatzeko elkarteei 2019ko diru-laguntza deialdiaren oinarriak onartu eta deialdia egiteko proposamena
  4. Lezoko Udala eta Euskal Fondoaren arteko 2019ko hitzarmena onartzeko proposamena
  5. Hirigintzako Administrari Koordinadore lanpostua zerbitzu eginkizunetan denboraldi batez betetzeko egindako oinarriak onartu eta hauek eta deialdia argitaratzeko proposamena
  6. Alkatearen erabakien kontu ematea
  7. Galde eskeak
Arloa edo saila