Lezoko Udalak herritarrekin eramango du lekukoa Korrikan

Ar, 2026-03-10 15:11

Lezoko Udalak erositako kilometroan, alkatearekin batera, bi herritarrek eramango dute lekukoa. Zozketan izena emateko epea zabalik egongo da martxoaren 22ra arte.

Lezoko Udalak, Korrika herritik pasa izan den guztietan bezala, AEKri ekarpena egingo dio, eta lekukoa eramango du. 24. Korrika martxoaren 25ean, asteazkena, goizeko 6:45 inguruan iritsiko da Lezora, Gaintxurizketatik barrena. 

Euskaltzaleontzat une zirraragarria, eta hunkigarria izan ohi da Euskal Herria osoa gurutzatzen duen lasterketan parte hartzea, eta are gehiago, bertan, une batez, lekukoa eramateko ohorea izatea. Horregatik, aurtengo ekitaldian bizipen hori herritarrekin partekatzeko aukera eskainiko du Lezoko Udalak. 

Lezoko Udalak, alkatearekin batera, lekukoa eramateko aukera beste bi herritarrei eskainiko die. Edozein herritarrek har dezake parte zozketan inprimaki honetan izena emanez. Zozketan parte hartzeko epea martxoaren 22ra arte egongo da irekita. Ondoren, izena emandakoen artean zozketa egingo du udalak, lekuko eramaleak aukeratzeko.
 

Arloa edo saila