Zabalik da HAZILAN enplegu programan izena emateko epea, prestakuntza duten pertsonei zuzendua

Aurreko edizioetan lortutako emaitza baikorrak direla eta, Oarsoaldea Garapen Agentziak eskualdean egitasmoa beste behin egingo du. HAZILAN programa 20-44 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta goi- mailako prestakuntza duten eta langabezian dauden gazteak lan munduratzea du helburu.

Desberdin eta berezi egiten gaituen hori bilatu behar dugu, aurkitu eta sustatu. HAZILAN ekimenak bilaketan lagunduko zaitu, zure gaitasun pertsonalak eta profesionalak garatzeko 80 orduko hasierako ikastaro batekin eta ondoren, norbere profil profesionalarekin bat datorren enpresan aldi baterako praktikak egiteko aukera eskainiz.

Dagoeneko 12 edizio egin dira eta aurreko deialdietan lortutako emaitzek egitasmo hau sendotzen dute. 191 pertsona dira jada Hazilan egitasmoan parte hartu dutenak eta %75etik gora lana lortu dute, ekimen honek jarrerak aldatzen lagundu baitie eta baita lana bilatzerako orduan motibazioa eta segurtasuna areagotzen ere.

Baldintzak

HAZILANen parte hartzeko baldintzak hauexek dira:

  • 20 eta 44 urte bitartekoak izan behar dute

  • Goi Mailako formakuntza (FPII) eta/edo unibertsitateko titulua duten gazteei zuzenduta dago

  • Langabezian egon behar dute edo nahitaezko aurrez aurreko prestakuntzarekin bateragarria den ordutegia izatea

Izen-emate epeak

Izen-emate epea zabalik da 2020ko otsailaren 27 arte. Interesa duten pertsonei elkarrizketa pertsonala egingo zaie profila, interesa eta egitasmorako egokitasuna baloratzeko.

Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakariak, Jexux Leonetek, baldintzak betetzen dituzten guztiak izena ematera animatu nahi ditu.

Informazio +

943 510 200 telefono zenbakira hots eginez

olibet@oarsoaldea.eus helbide elektronikora idatziz

Izen-ematea egiteko hemen

Arloa edo saila