Arizona antzezlana larunbatean Gezalan arratsaldeko 20:00etan

Og, 2016-11-17 12:20

Udazken kulturalaren baitan, Arizona antzerki-obra eskainiko dute Gema Matarranz eta David García Intriago antzezlariek larunbat honetan, azaroaren 19an, Gezala Auditoriumean arratsaldeko 20:00etan. Antzezlana gaztelaniaz izango da eta sarrerak 8 euro balio dute.

Sinopsia:
George-k eta Margaret-ek bere mugak babestu behar dituzte. Auzotarrak adi daude, deskuido txikienean sartzeko prest¿baina Margaret galdera gehiegi egiten hasten denean, eszena idilikoa zen bizitza tragedia basati bilakatzen da.

Hauxe da Arizona, Juan Carlos Rubio zuzendariaren lana ("Antero Guardia" 2015 sari nazionala eta Andaluzia Kritikaren Saria 2014 antzerkiko modalitatean). Lan arrakastatsua da eta, estatu osoa zeharkatzen ari dira sariak eta izendapenak bilduz. 2016ko Max Sarietan bi izendapen izan dituzte, tartean emakume aktore onenaren sarirako izendapena, Gema Matrranz nekaezinaren lanagatik.

Ikusi Arizona antzezlanaren aurrerakina.

Arloa edo saila