Ekintza ugari Lezon astebukaera honetan

Og, 2016-12-15 11:27

Gabonetako kontzertua, Euskal Liburu eta Disko azoka, Santo Tomas ospakizuna, Amodioaren Ziega antzerki ikuskizuna, OrriBakaR literatur lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia…

Lezoarrek ekintza mordoa dute aukeran asteburu honetan, gustu eta adin guztientzako ekintzak baitaude antolatuak datozen egunetarako.

Abenduaren 16a, ostirala:
Arratsaldeko 19:00etan OrriBakaR literatur lehiaketaren sariak banatuko dira Lezoko Udal Liburutegian.

Abenduaren 17a, Larunbata:
Tomas Garbizu Musika Eskolako Bandak Gabonetako kontzertua eskainiko du 12:30ean Gezala Auditoriumean eta arratsaldean 18:00etatik aurrera Kantujiraz gozatu ahal izango dute herritarrek.

Abenduaren 18a, Igandea:
Egun honetan, Santo Tomas azoka ospatuko da, goizeko 11:00etan hasi eta goiz osoan kalejirak, azoka, euskal produktuen salmenta eta dantza herrikoiak izango dira, besteak beste, Saldise plazan eta herri osoan zehar.

Iluntzean berriz, 20:00etan Amodioaren ziega antzerki ikuskizunaz gozatu ahal izango dute herritarrek Gezala Aditoriumean. 


Azkenik, Abenduaren 12tik 24ra bitarte Euskal Liburu eta Disko azoka izango da Kultur aretoan. 11:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 20:00etara egongo da zabalik eta Gabonetarako opariak aurkitzeko aukera paregabea izango duzu bertan.

Lezoko zein bailarako Gabonetako ekintza egitarauak ezagutzeko klikatu hemen.

Arloa edo saila