Auzokonposta guneetako bisita berria bihar, asteartea

Al, 2017-01-30 14:31

Urteari hasiera emanez eta hilero egin ohi den bezala, auzokonposta guneetan jarraipenbisita egingo da, bihar, urtarrilak 31, 10:30-12:30ak bitartean

Elkarrekin 21 aholkularitza-taldeak jarraipen bisita egingo du bihar, asteartea, urtarrilak 31. Alderdiren bat hobetu behar dutenek eta hasi berriek kalitatezko konposta lortzeko urratsak zeintzuk diren ikasteko aukera izango dute berriz ere. Horretaz gain, interesa duten herritarrak ere hurbildu daitezke konposta egiteko urratsak zeintzuk diren ezagutzera.

Oraingo honetan, aholkularitza-taldea 10:30 – 12:30ak bitartean arituko da Lezoko sei guneetako konpostagailuen ikuskaritza egiten, ondorengo ibilbidea jarraituz: Andreone, Aralar, Arretxene-Txulotxo, San Pedro-Pisbe, Lopene eta Altamira. Norbaitek zalantzak argitu edo tutoretza egunetan ikuskaritza-taldearekin hitzordua jarri nahiko balu honako telefono zenbakietara deitu dezake: 605 757 687 (Leire).

Arreta zerbitzua

2017an jarraipen- eta aholkularitza-zerbitzua mantenduko da. Ohiko jarraipen-zerbitzuaz gain, Elkarrekin 21 aholkularitza-taldeak konpostajeari lotutako arreta zerbitzu zuzena eskainiko du, hemendik aurrera izen-emateak, bajak, zalantzak eta iradokizunak, helbide honetara bidali edo/eta telefono zenbaki honetan egin ahal izango dira: lezokonposta@gmail.com/ 605757687 (Leire Garmendia) .

Aldaketak hobarietan

Hobarien gaiari helduz, 2017ari begira, aldaketatxo bat egongo da, konpostajean ondo ari diren familiak saritzeko eta bai etxeko bai auzokonpostajean ari direnen onurak guztientzako berdinak izateko:
• Konpostajean parte hartu eta bere kutxa husten duten familiei, %40ko hobaria aplikatuko zaie.
• Konpostajean parte hartu, baina konpostagailuaren hustea Udalaren esku uzten dutenek, berriz, %20ko hobaria izango dute.
• Gaizki ari direlako edo benetan parte-hartzen ez dutelako, eta egoera aldatzeko jakinarazpenak igorri arren, denbora epe tarte batean zehar, Udalak aldaketarik ematen ez dela baieztatzen duen kasuetan, izena eman dutenek ez dute hobaririk izango. 

Arloa edo saila