“Baratzezaintza ekologikoan sakontzen” ikastaroa

Og, 2016-10-06 15:32

Doako tailerra eskainiko zaie baratzeko parkeko erabiltzaileei urriaren 15ean goizeko 9:00etatik 14:00etara. 

Baratze Parkeko erabiltzaileek “Baratzezaintza ekologikoan sakontzen” ikastaroa jaso ahal izango dute urriaren 15ean, Ekoguneko Baratze Parkean. Doako tailerra izango da eta goizeko 9:00etan hasi eta 14:00etan amaituko da.

Oinarrizko baratze zaintza ezagutzetatik abiatuta, baratzezaintza ekologikoaren teknika eta ezagutzan sakontzeko aukera eskainiko du ikastaro honek.

Furgobaratzaren bisita, urriaren 19an

Furgobaratzaren hileroko bisita urriaren 19an izango da, arratsaldeko 18:00-19:30 bitartean, Lezoko Baratze Parkean.

 

 

Furgobaratzak eskaintzen dituen zerbitzuak:

  • Baratzekideei aholkularitza tekniko zuzena: bisita egunean partzelatara hurbilduz eta erabiltzaileek dituzten zalantzei edota kezkei konponbideak proposatuz.
  • Tailertxoak, zenbait bisita egunetan
  • Baratze Parkearen ikuskaritza eta jarraipena: baratze parkeko egoera egokia bermatzeko helburuarekin, baratzea aztertzen da, hileroko txostena bidaliz udal eta elkarteari, identifikatutako arazo edo gabeziei konponbideak proposatuz.
  • Landare ekologikoak eta baratzeko beste produktuak erosteko aukera
  • Zerbitzu desberdinak kontratatzeko aukera: lurraren prestaketa lanak, hondakin begetalak birrintze zerbitzua edota inguruko landaretzaren garbiketa
  • Baratze parke Sareko aktibitateen komunikazioa
Arloa edo saila