Azaroaren 25ean ere, Lezok ez ezango dio emakumeenganako indarkeriari

Horretarako, iaz bezala, zapata eta zapi gorriz jantziko da Lezo emakumeen indarkeriaren aurkako aldarrikapen gisa.

Egun horren harira, halaber, irakurketa ahalduntzeko ikastaroa, hitzaldia edota zine-foruma antolatu ditu Udalak herriko hainbat elkarte eta eragileekin elkarlanean.

Datorren azaroaren 25ean Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Eguna ospatuko da. Horren harira, urtero bezala, Lezoko Udalak kanpaina berezia antolatu du herriko zenbait eragileekin elkarlanean: Kuadrillategi, Lezoko Osasun Zentroa, Osakidetza, Pasaia-Lezo Lizeoa, Herri Eskola eta Gaxuxa emakumeen taldea.

Kanpainaren bitartez, Lezoko Udalak emakumeen aurkako indarkeria, eraso edota jarrera sexista oro gaitzetsi eta errespetua eta berdintasuna aldarrikatzen ditu bizikidetzaren oinarrizko printzipio gisa.

Horiek horrela, iaz bezala, zapata eta zapi gorriak nagusi izango dira Lezon indarkeria matxista gaitzesteko eta Lezo indarkeria sexistarik onartzen ez duen herria dela irudikatzeko.

Ildo horretan, azaroaren 18tik 30era bitartean, zapata gorriak jarriko dira herriko dendetako erakusleihoetan indarkeria sexistari aurre egiteko eta indarkeria sexistak azken urteetan eraildako emakumeak ikusarazteko.

Zapi gorriak, aldiz, herriko balkoietan jarriko dira, eraildako emakumeen izen-abizenekin. Horiek Osasun Zentroan eta kiroldegian eskuratu ahal izango dira azaroaren 11tik 18ra bitartean ea behin kanpaina amaituta, Udalak materiala ondo jasotzeko konpromisoa eskatu diete herritarrei, datorren urtean berriro erabii ahal izateko.

Horrez gain, hauek dira Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Egunaren harira antolatutako gainerako ekintzak:

  • Azaroak 13: Irakurketa ahalduntzeko ikastaroa. Izen ematea zabalik egongo da hilaren 8a arte Gizarte zerbitzuetan (943 52 10 94) edo Gaxuxan bertan (asteartea 17:00-19:00 edo osteguna 18:00-20:00).
  • Azaroak 22: “Sexu erasoak. Zer gertatzen ari da?” hitzaldia: kultur aretoan 17:00-19:00 bitartean.
  • Azaroak 24: Indarkeriaren kontrako kontzertua: Musika Eskolan, 12:00etan.
  • Azaroak 30: Zine-forum: “En tierra de hombres”: Gezalan 18:30ean.

Amaitzeko, herritarrak ekintza horietan parte hartzera gonbidatzen ditu Udalak, indarkeria matxistari aurre egitea guztion ardura delako eta eraso sexistak gaitzesteko indarrak batzea ezinbestekoa delako.

 

Arloa edo saila