Emakume bat eraila Soraluzen

Ar, 2020-03-17 13:39

Emakume bat erail du gizon batek haren semeak,  Soraluzen (Gipuzkoan). Aste betean, hirugarren emakumea da erailtzen dutena, Euskal Herrian.

Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak,Lezoko Emakume Taldea eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak bat egingo dugu Oarsoaldeko Mugimendu Feministek, Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxako erantzun protokoloa jarraituz,  astearterako, martxoak 17rako, deitu dituen kazerolada zaratatsuetarako dei egiten dugu. Bizi dugun larrialdi egoera dela eta, bakoitzaren balkoi eta leihoetara atera, eta 21:00etan izango da kazerolada.

Gertakari hori dela eta, jendaurrean eta aho batez adierazi nahi dugu  emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrera agertuko dugula. Horrelako gertaerak ez ditugu gure gizartean onartzen, eta erakunde, elkarte eta herritarrok lanean jarraituko dugu, emakumeok indarkeria matxistarik gabe bizi gaitezen.

Era berean, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak, Lezoko Emakume Taldea eta Pasaiako Emakumeen Mahaiak familiari gure elkartasunik beroena adierazi nahi diogu. 

Emakumeen aurkako indarkeria gehiagorik ez!

Arloa edo saila