Hezkidetza helburu nagusi gisa

Lezoko kale hezitzaileek eta Kuadrillategiko begiraleek hezkidetza ikastaroa jaso dute eta formazioak helburu izan du balioetan oinarrituriko aisialdi hezitzailea bultzatzea.

Lezoko Udaleko berdintasun sailak bultzatuta, azken egunotan, hezkidetzari buruzko formazioa jaso dute Lezon lanean diharduten kale hezitzaileek eta Kuadrilategiko begiraleek. Ikastaroan hezkidetzaren balioa aisialdian integratzeko jarraitu beharreko bideari erreparatu diote parte hartzaileek eta horretarako, hezitzailearen paperaren garrantzia aztertu eta generoaren oinarrizko teorien inguruko gogoetan murgiltzeko aukera izan dute: genero eraikuntza sistemak, jendarteratze prozesu berezituak, sozializazio eragileen eragina, genero estereotipoak eta rolak, botere harremanak eta balioetan heztearen garrantzia, besteak beste.

Formazioaren helburu nagusia izan da parte hartzaileen kontzientziazioa sustatu eta hezitzaileak balioen hezkuntzaren garrantziaz ohartzea, balioetan oinarrituriko aisialdi hezitzailea bultzatzeko.  

Arloa edo saila