Martxoaren 8an, guztiok bat Emakumeen Nazioarteko Egunarekin!

Or, 2020-03-06 12:07

Igandean, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko da eta horren harira, urtero bezala, ekintza egitarau berezia antolatu da, berdintasuneranzko bidean indarrak batu eta urratsak egiten jarraitzeko xedez.

Martxoak 8, igandea, Emakumeen Nazioarteko Eguna:

  • 11:30 Elkarretaratzea Gurutze Santuaren plazan. Bertaratzen diren guztiekin argazkia aterako da. Era berean, Udalak zapi eta banderola moreak eramatera animatzen ditu herritarrak.
  • 12:30 Eskualdeko elkarretaratzearekin bat egingo du Lezon eta Errenterian antolatutako elkarretaratzean parte hartuko du.
  • 14:30 Bazkari auto gestionatua Saldise plazan. Udalak mahaiak, aulkiak eta sagardoa ere jarriko du; janaria, baina, herritarren esku gelditzen da.

Igandean, beraz, kolore morea soinean, egin dezagun guztiok bat Emakumeen Nazioarteko Egunarekin!

Arloa edo saila