COVID 19aren intzidentziaren datuak eskura Lezoko Udalaren webgunean

Og, 2021-01-07 10:39

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortutako Covid-19 mapak, gaitzak Gipuzkoan, oro har, eta baita herriz herri duen intzidentziaren inguruko informazioa ematen du. Bertan jasotzen dira, gainontzeko Gipuzkoako udalerrietako datuak bezalaxe, Lezoko datuak ere eta dagoeneko eskuragarri dago Lezoko Udalaren webgunean, https://lezo.eus/covid atalean, lezoarrek gaitzak gure herrian duen intzidentzia egunez egun ezagutu ahal izateko.