DOLUMINAK ETA BABESA ADIERAZI NAHI DIZKIE UDALAK MONT BLANC MENDIAN HILDAKO GAZTEEN FAMILIA, LAGUN ETA LANKIDEEI

Og, 2024-08-22 12:58

Bi gazteetako bat Lezon bizi zen, eta, bestea, Bekoerrota kiroldegiko langilea zen 

Lezoko Udalak doluminak eman eta bere elkartasun eta babesa adierazi nahi die atzo Mont Blanc mendian hil ziren bi gazteen familia, lagun eta lankideei. Oso kolpe gogorra izan da udalerriarentzat Alpeetan gertatutakoa.

Ezbeharrean hildako bi gazteetako bat udalerrian bizi zen usurbildarra da, eta, bestea, Bekoerrota kiroldegiko langilea zen oiartzuarra. Mikel Arruti alkateak adierazi du herria “atsekabeturik eta gertatutakoa sinistu ezinik” dagoela. “Beti da gogorra istripu baten ondorioz inor hil dela jakitea, baina are gogorragoa da bi gazteen heriotzaz hitz egiten ari garenean”. 

Alkateak, Udalaren eta herriaren izenean, dolumina eta babesa adierazi nahi dizkie mendian hildako gazteen familia, lagun eta lankideei. Eta, istripuan zauritutako hirugarren gaztea lehenbailehen osatzea eta bueltan etortzea opa.

Era berean, Udalak bere eskura egon litekeen laguntza eskaini dio Lezon bizi zen gaztearen familiari.