Ingurua eta ingurukoak kontuan hartzen dituen ekonomia inklusiboa da enpatikonomia eta ardatz hori hartuta, datorren martxoaren 13an, ostiralez, Oarsoaldea Garapen Agentziak enpresei zuzendutako jardunaldia antolatu du Errenteriako Agustinak Zentroan.
Enpatikonomiak jarduera ekonomikoaren inguruko pertsonen eta errealitatearen zaintza negoziorako aldagaien artean sartzen ditu, haiekiko enpatiaz eta ez apatiaz jardunez.
Enpatikonomia jardunaldiak aurten Euskara, lanean/enpresan eta komunitatean errotzeko tresna eta bide gisa jorratuko du. Enpresentzako adibideak, eredu baliagarriak eta praktika onak erakutsiz, hausnarketarako eduki interesgarriak euskaraz jorratzen dituen elkartrukerako aukera izango da.
Martxoaren 13an izango da, 9:00etatik 13:45era, Errenterriako Agustinak zentroan. Jardunaldia doakoa izango da eta gaian interesa daukaten enpresa guztientzat irekia da. Gorde ezazu eguna zure agendan!
Jardunaldiaren antolakuntzan honako erakunde hauek ere hartu dute parte SPRI-Indeus-ek (Industriaren Euskal Plataforma), Bai Euskarari Elkarteak, Eitb-k, Iametzak eta Ahize AEK-k.
Jardunaldiko egitarau zehatza, informazio gehiago eta izen-emeateak hemen ikus daitezke.