Argiztapen berezia danborradan

Og, 2017-09-14 16:16

Une berezia izan zen atzokoa. Ehunka pertsona bildu ziren Gurutze Santuaren plazan danborradaz gozatzeko eta aurten, lehen aldiz, danbor hotsak hastearekin batera, plaza kolore ezberdinekin argiztatua izan zen.

Atzo hasi ziren Santakrutz jaiak arratsaldeko txupinazo eta pregoiarekin. Gauean heldu zen eguneko momenturik bereziena.  Allerru, Altzate, Ixkulin eta Tiñelu elkarteetako kideak Lezoko kaleetan barrena  ibili ostean, Gurutze Santuaren plazara heldu ziren eta lehen aldiz, plaza kolore ezberdinetako argiz argiztatu zen.

Atzoko danborrada ikusi nahi baduzu:

GAUEKO TXUPINAZOA ETA DANBORRADA

DANBORRADA

 

 

Gaurko egitaraua:

07:00- Gaupaseroen argazkia Gurutze Santuaren Plazan.

10:00- Diana Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin.

11:00- Meza Nagusia.

11:00- Gazteentzat zinta lasterketa Goiko Plazan.

12:00- Herri kirolen erakustaldia Gurutze Santuaren Plazan: Iker Vicente, Arria V eta Fausto Mugerza aizkoran. Aimar Irigoienen erakustaldia harrian.

12:00- Buruhandi eta erraldoien kalejira, Lezoko Munttar Txistulari Elkartearekin, Karlos Saldise Plazatik abiatuta.

13:00- “Tartekoen” eta “Arrantzaleen” bilkura trikitiaz animaturik, Kale Nagusian.

14:00- “i-14” egunari hasiera emango zaio udaletxeko balkoitik suziria botatzearekin batera. Jarraian, taldeko argazkia.

14:30- “Tartekoen” bazkaria Karlos Saldise Plazan.

15:00- “Arrantzale” bazkaria Bekoerrota kiroldegian.

17:30- Joxetxo Etxandi XLII oroitaldiko pilota txapelketaren federatuen finala, Bekoerrota kiroldegiko frontoia.

18:00- Buruhandi eta erraldoien kalejira Munttar Lezoko Txistulari Elkartearekin, Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.

18:00- Jaixkipe Txarangaren kalejira Bekoerrota kiroldetgitik abiatuta.

19:00- Erromeria Gabezin taldearekin Gurutze Santuaren Plazan.

22:00- Zezen suzkoa Gurutze Santuaren Plazan.

23:30- DJ Machiatos Karlos Saldise Plazan.
 

Arloa edo saila