Banatu dituzte Korrikako Euskaparate lehiaketaren sariak

Ar, 2022-04-12 11:39

Joan zen apirilaren 1ean eman zituen ezagutzera epaimahaiak Korrikako Euskaparate lehiaketaren saridunak. Ostiralean eta larunbatean banatu zizkieten sariak saridunei.

Lezoko irabazlea Taloka kafetegi gozotegia izan da eta argazkian bertako arduradun Edurne Mitxeo ikus dezakegu Oroitzene AEKren ordezkari Borja Arbelaitzekin batera.

Eskualdeko sari nagusia Errenteriako “Almacenes Iztieta” dendak irabazi du. 

Errenteriako irabazlea, Begi optikaren erakusleihoa izan da.

Oiartzungo irabazlea “El Paso” arropa denda izan da. 

Azkenik, Pasaiako irabazlea Antxoko Raquel Dominguez botika izan da. 

Arloa edo saila