Euskaltegiak unibertsoari begira

Al, 2017-10-23 12:13

Aranzadi  Zientzia Elkarteko Virginia Garcia sanjuandarra “Unibertsora leihoa” izeneko astronomia tailerrak ematen ari da egunotan Oarsoaldeko euskaltegietan

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan, gai hori beti euskaraz ageriko da, lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude, besteak beste.

Arloa edo saila