Euskaltegietako ikasleek euskal zinemagintza aztertuko dute

“Atsolorra” filmaren zuzendari Rubén Rosas, euskal zinemagintzaz eta bere esperientzia propioaz mintzatuko zaiedatozen egunetan Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleei

Mintzagun egitasmoko tailerretan. “Atsolorra” film-laburrak IKUSKAren azken edizioko euskarazko film onenaren Mintzagun saria irabazi zuen.

Ikasturtero sei gai jorratzen dira Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerretan. Gai bakoitzarekin tailer bana egiten da eskualdeko sei euskaltegietan. Ordu eta erdiko iraupena izan ohi dute saioek eta horien helburua gai erakargarri, berri eta gaurkotasunekoak euskaraz eskaintzea da. Hala, ikasle horien bizipenetan gai hori beti euskaraz ageriko da lehen kolpean behintzat.  Edozein gai euskaraz jorra daitekeela eta ikasleak ulertzeko gai direla ohartaraztea ere helburu nagusien artean daude besteak beste.

2019 urteko otsaileko egutegia:

Otsailak 18

Non: Txirrita AEK (Pasai Antxo)
Ordua: 19:00 - 21:00

Otsailak 20

Non: Xenpelar AEK (Errenteria)
Ordua: 20:00 - 22:00

Otsailak 26

Non: PUE (Pasaiako Udal Euskaltegia)
Ordua: 17:00 - 19:00

Otsailak 27

Non: Oroitzene AEK (Lezo)
Ordua: 18:00 - 20:00

Otsailak 28

Non: Intxixu AEK (Oiartzun)
Ordua: 16:00 - 18:00
 

Arloa edo saila