Euskararekin deskontuak Oarsoaldeko zerbitzu-bulegoetan

Og, 2019-12-05 16:06

“Paper-kontuak, euskaraz nahiago!” programan parte hartzen ari diren establezimenduetan deskontu baleak zozkatu dituzte.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak koordinatuta, Errenteria, Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalak eskualdeko zerbitzu bulegoetan zerbitzua euskaraz ere eman dadin lanean ari dira aurten. Zerbitzu bulegotzat hartu dituzte gestoriak, aholkularitzak, aseguru etxeak, finka administratzaileak eta inmobiliariak.

Urtean zehar egin duten lanketari amaiera emateko, deskontu baleak zozkatu dituzte.

2019an zehar zerbitzuren bat euskaraz baliatu duten bezeroen artean 20€ko deskontu-baleak zozkatu dituzte parte hartu duen bulego-establezimendu bakoitzean. Parte hartu duen establezimendu bakoitzeko 5 deskontu alegia. Guztira 49 deskontu-bale banatu dira: 22 Oiartzunen, 14 Errenterian, 8 Pasaian eta 5 Lezon.

Egin dezagun guztiok ahalegintxo bat zerbitzu hauetan ere euskarari sarbidea egiteko.

Arloa edo saila