Euskararen erabilera indartzen eta zabaltzen jarrai dezagun

Urtero bezala martxan dira Lezoko Udaleko Euskara sailak urtero eskaintzen dituen diru laguntzak. Laguntza horien helburua da gizarte-esparrutan euskararen erabilera eta hobekuntza sustatzea.

Lezoko Udaleko Euskara Sailak, euskararen ezagutza eta hobekuntza sustatzeko helburuarekin, urtero, hainbat diru laguntza eskaintzen ditu. 2017az geroztik, gainera, nazio mailako erakundeak ere deialdi berean kokatzen dira. Beraz, deialdi horren bitartez, jarraian azaldutako diru-laguntzak eskainiko dira:

  1. Euskara ikasteko diru-laguntzak.
  2. Unibertsitateko udako euskarazko ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaintzeko diru-laguntzak.
  3. Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa euskaraz egiteko laguntzak.
  4. Errotuluak euskaraz jarri nahi dituzten elkarte, merkatari edota erakundeei bideratutako laguntzak.
  5. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen duten erakundeei zuzendutako diru-laguntzak.

Diru-laguntzak eskatzeko epeak eta baldintzak:

  1. Euskara ikasteko diru-laguntzak.

Eskaera egiteko epea: uztailaren 1a arte. (Uztaila-iraila bitartean izena eman nahi dutenek: urriak 18 arte.

Baldintzak: Udalerriko euskaltegian edo beste edozein euskaltegitan izena ematea eta gutxienez % 85eko asistentzia egiaztatzea. Derrigorrezkoa da, gutxienez, Lezon urtebetez erroldatuta egotea.

  1. Unibertsitateko udako euskarazko ikastaroetan parte hartzeko matrikula ordaintzeko diru-laguntzak.

Eskaera egiteko epea: ikastaroa amaitu ondoren aurkeztu behar da eskabidea.

Baldinzak: UEUko edota EHUko ikastaroetan parte hartzea. Lezon, gutxienez, azken urtean erroldatuta egotea. Ikaslea edo erretiratua izatea edo langabezian egotea.

  1. Aisialdiko begirale/zuzendari ikastaroa euskaraz egiteko laguntzak.

Eskaera egiteko epea: ikastaroa amaitu ondoren aurkeztu behar da eskabidea.

Baldintzak: Lezon, gutxienez, azken urtean erroldatuta egotea. Ikastaroa euskaraz izatea eta Eusko Jaularitzak homologatua egotea. Araututako gehienezko epean titulua ateratzea

  1. Errotuluak euskaraz jarri nahi dituzten elkarte, merkatari edota erakundeei bideratutako laguntzak.

Eskaera egiteko epea: edozein momentutan, baina errotuluak jarri aurretik.

Baldintzak: Lokala Lezon kokatuta egotea. Errotuluaren testuak euskaraz idatzita egotea. Testuak euskaraz ondo idatzita egotea.

  1. Udalerriz gaindiko eremuetan euskara sustatzen duten erakundeei zuzendutako diru-laguntzak.

Eskaera egiteko epea: ekainak 7 arte.

Baldintzak: euskararen normalizazioan eragiten duten esparrua lantzea.

Informazio zehatzagoa eta eskabideak egiteko eranskinak Lezoko Udaleko webgunean (Ikus Euskara Sailaren diru-laguntzak).

Arloa edo saila