Familiartean euskaraz jolastuz

Azaroaren 22an eta 29an, Parketarrak egitasmoa Saldise plazan izango da 17:00etatik 19:00etara.

Aipatu egitasmoaren helburua da jolasen bitartez familiartean ere euskararen erabilera sustatzea.

Euskara izanik Lezoko hizkuntza nagusia eta horren erabilera bultzatzea Udalaren helburu eta apustu nagusietako bat, bihar, azaroak 22 eta datorren ostiralean, hilak 29, Parketarrak egitasmoa eramango da aurrera Saldise plazan Herri Eskolako Euskara Talaia taldearen gidaritzapean.

Parketarrak egitasmoaren helburua da euskara familiartean jolasean sustatzea, horrenbestez, egitasmo horren bitartez, gurasoek beren haurrekin jolasean aritzeko aukera izango dute, betiere, euskaraz mintzatuz.

Horiek horrela, Parketarrak egitasmoa 17:00etan hasi eta 19:00etan amaituko da. Lehenbizi 3 eta 5 urte bitarteko haurren txanda izango da eta 18:00etatik 19:00etara, aldiz, 6-9 urte bitarteko haurrena.

3 eta 9 urte bitarteko haurrik baduzu, beraz, animatu eta zatoz bihar eta azaroaren 29an Saldise plazara, familiartean jolasez gozatu eta noski, euskaraz mintzatzera!

Arloa edo saila