Motxian Eby bikoizketa lehiaketara lanak bidaltzeko epea zabalik

Al, 2020-02-03 09:52

Motxian Eby Bikoizketa Lehiaketa antolatu du Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko 12 urtetik 16 urtera arteko gazteentzako. Orain arte esketx lehiaketa izan da Motxian Eby eta garaiak eta joerak aldatzen doazen bezala, lehiaketa ere esketxetatik bikoizketara pasatzea erabaki dute antolatzaileek.

Minutu batetik bi minutu arteko film zati bat hartzea da kontua, eta hari ahalik eta bikoizketarik egokiena eta barregarriena asmatzea eta txertatzea.

Bi sari nagusi emango dira; epaimahai aditu batek emana bata, 300 eurokoa, eta internautek euren bozkez erabakitakoa bestea, 200 eurokoa. Horiez gain, herri bakoitzean bozkatuena izan den bikoizketak ere 50 euroko saria izango du.

Lanak bidaltzeko epea 2020ko otsailaren 3tik martxoaren 2ra artekoa izango da, biak barne. Lanak www.motxianeby.eus web gunearen bidez bidali beharko dira.

Lehiaketan parte hartzeko baldintzak eta lehiaketari buruzko gainerako jakingarriak arestian aipatutako web gunean dituzue eskuragarri.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak lehiaketan parte hartzera animatu nahi ditu eskualdeko DBHkko ikasleak.

Arloa edo saila