Lezoko “Serbitzu” garbiketa enpresaren furgoneta batek su hartu du

Garbiketak egiteko erabiltzen den furgonetaren generadoreak su hartu du eta ondorioz, osotasunean erre da

Eguerdiko 12:00ak inguru gertatu da ezbeharra, langileak furgonetarekin lanean zeudela Ijurkon. Furgonetaren generadoreak su hartu du eta ondorioz, furgoneta erre da osotasunean. Suhiltzaileak heldu orduko suak garraiobide guztia harturik zuen, beraz, ezin izan dute ezer egin konponbidea emateko, hala ere, sua kontrolatu dute eta itzali dute jada. Mezu honekin lasaitasun mezu bat zabaldu nahi da lezoarren inguruan, ez baita egon zauriturik sutearen ondorioz.

Udalak eskerrak eman nahi dio suhiltzaileei eta istripuan bertan izan diren langileei, beraiei esker lortu baidute sua kontrolpean izatea eta lezoko kaleetan ezbeharra gehiago ez zabaltzea.

Arloa edo saila