Segurtasunari buruzko tailerra maiatzaren 17an eta 24an, Lezon

Og, 2019-05-16 15:20

Aiton Borda elkartean izango dira tailerra, 45 minutuko saioak izango direlarik

Adineko pertsonei zuzendutako tailer hauek, pertsonen segurtasun eta ongizateari bideratutako hitzaldiak batuko ditu. Eragile mahai batek osatutako lantegia izango da; bertan farmaziako langile bat, mediku bat, udaltzain bat eta kirol arloan aritzen diren adituak izango dira.

Hauek izango dira bi egunen egitarauak:

Maiatzak 17:

18:30etan Unai Benedited, Jarduera Fisikoan eta Kirol Zientzietan graduatua (ariketa praktikoak)

18:45etan Jose Antonio Iruretagoiena, Medikuntzan graduatua (sendagaiak hartzeko hartu behar diren neurriak)

18:55etan Maite Zarzuelo, Farmazian graduatua (segurtasuna sendagaien erabilpen eta mantenuan)

19:05etan Aitzol Aranzabe, Udaltzaingoa. (Bide Segurtasuna)

19:15etan Unai Benedited, Jarduera Fisikoan eta Kirol Zientzietan graduatua (ariketa praktikoak)

Maiatzak 24:

18:30etan Unai Benedited, Jarduera Fisikoan eta Kirol Zientzietan graduatua (ariketa praktikoak)

18:45etan Gemma Estévez, Herizaintzan graduatua (segurtasuna etxebizitzan, etxean erorketak ekiditeko)

18:55etan Gemma Larbide, Farmazian graduatua (elikagai segurtasuna)

19:05etan Itxaso Errasti, Udaltzaingoa (iruzurrak eta lapurreten aurkako segurtasun neurriak)

19:15etan Unai Benedited, Jarduera Fisikoan eta Kirol Zientzietan graduatua (ariketa praktikoak)

Arloa edo saila