GARBIKETA LANAK JAIZKIBEL HIRIBIDEAN

Az, 2024-08-28 14:31

Gaurtik hasi eta ostirala bitartean, garbiketa lanak egingo dira Villa 1 eta Kiroldegiko autobus geltoki bitarteko oinezkoen bidean.

Lezoko udalak, uda egunak aprobetxatuz, mantenu lan ugari egin ditu azken hilabeteotan. Besteak beste, errepide konponketak, hiri altzarien pintaketa lanak, birgaitzeak, erreka bazterretako zakar bilketa eta oinezkoen bide garbiketak. Azken aurreko lanak, Villa 1 eta Lezoko kiroldegiko autobus geltokiaren arteko bidean hasi dira gaur non, urteak garbiketa lanik egin gabe egon ondoren, arbola adar, sasi, belar eta bestelako ugari bidetik kendu dituzten.

Jaizkibel Hiribidean, villa 1, villa 2 eta villa 3 inguruan egiten ari diren garbiketa lanek, Gipuzkoako Foru Aldundiaren baimena behar izan dute, kentzen ari diren hondakinek errepidera erori eta autoengan eragina izan dezaketelako. Beraz, inguru horretan kontuz ibiltzea eskatzen da. Lanek, ostirala arte iraungo dute.